Arrautzak cocotte-an izokin ketuarekin
- Bigarren platera
- 4395 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun handia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

Prestaketa
Labea 180 ºC-tan berotzen jarri.
Hasteko, moldeak prestatu. Horretarako, gurin bigunduarekin pintatu ontzien barrualdea eta gatz-piperrez ondu.
Tipulak kubo txikietan moztu eta gorde.
Gurina urtu arte berotu zartagin batean, tipula gehitu eta zeharrargi egon arte sueztitu. Jarraian, gehitu ziazerba-orriak, gatz-piperrez ondu eta sueztitu 2 minutu gehiagoz. Gorde.
Tipularen eta ziazerben nahastea moldeen hondoan banatu. Ondoren, izokin ketua, esne-gain likidoa eta arrautzak gehitu.
Aurretik 175 ºC-tan berotutako labean sartu eta utzi egiten 10-12 minutuz.
Goialdea ezkai fresko apur batekin hautseztatu eta zerbitzatu berehala.
Osagaiak (4 personas)
- 4 arrautza
- 8 koilarakada esne-gain likido
- 25 g gurin + moldeak koipeztatzeko
- 1 tipula txiki
- 40 g ziazerba-orri
- 80 g izokin ketu
- Gatza
- Piperbeltza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
