Barazki-pizza

  • Bigarren platera
  • 3601 visitas
Zailtasuna
Zailtasun handia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Barazki-pizza

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Irina katilu batean ipini. Ondoren, gehitu legamia, gatza eta nahastu.   Gehitu oliba-olioa eta ur epela, eta nahastu ore uniformea lortu arte.   Laneko mahai irineztatu baten gainean, orea landu 10 minutuz.  Bola bat egin, eta utzi egoten olioarekin koipeztatutako katilu batean. Film gardenarekin estali, toki bero batean pausatzen utzi bolumena bikoiztu arte.   Labea 200 ºC-tan berotzen jarri. Arrautza bat egosi.   Tipula xerra finetan moztu. Gorde.   Erremolatxa, azenarioa eta tomateak xerratan moztu. Txanpiñoiak xaflatan moztu. Zainzurien gararen atal gogorra moztu. Gorde.   Pizza-orea luzatu arrabol batekin laukizuzen bat lortu arte.   Almaiz batean baratxuria eta erromeroa ipini eta mazpildu. Ondoren, gehitu 3 koilarakada olio eta nahastu.   Orea oliba-olioarekin egindako likidoarekin pintatu eta Parmako gaztarekin hautseztatu.   Haren gainean, ipini barazkiak, arrautza egosia eta oliba beltzak.  Errulo gazta xehatuarekin hautseztatu.   20 minutuz edo oreak urre-kolorea hartu arte labean erre.   Labetik atera, geratzen den oliba-olioarekin busti eta errukula apur batekin zerbitzatu.  

Osagaiak (4 personas)

  1. 4 koilarakada oliba-olio
  2. 1/4 E. Natur baratxuri-ale
  3. 1/2 koilaratxo erromero fresko
  4. 50 g Parmako gazta
  5. 1 tipula gorri ertain
  6. 100 g zainzuri
  7. 8 E. Natur Cherry tomate
  8. 4 txanpiñoi
  9. 1/2 erremolatxa egosi
  10. 1/2 azenario txiki
  11. 1 arrautza
  12. 150 g errulo gazta
  13. Oliba beltzak
  14. Errukula
  15. Orerako:
  16. 250 g indar-irin zuria
  17. 7 g okin-legamia lehor
  18. 1/2 koilaratxo gatza
  19. 1 koilarakada oliba-olio
  20. 175 ml ur epel

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/