Bizkotxo, esne-gain eta turroi-kremazko kopa
- Postrea
- 4616 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
Bi katilu handitan, zuringoak eta gorringoak bereizi. Gorringoei azukrea, gazta krematsua eta turroi biguna bota eta dena nahastu krema homogeneoa lortu arte. Bestalde, zuringoak elur-punturaino harrotu behar dira (egiaztatu ontziari buelta emanda zuringoak ez direla erortzen). Gorringoen katilura bi koilarakada ardo gozo eta zuringoak elur-puntuan bota. Amaitzeko, egurrezko koilara handi batekin dena ondo nahastu behar da, emeki.
Bizkotxoak laranja-zuku eta ardo gozo pixka batekin busti eta azkenburukoa zerbitzatuko den kopa edo edalontzi txikietan oinarri bat jarri. Bizkotxoa turroi-kremaren geruza batekin estaliko dugu, beste bizkotxo-geruza fin bat jarriko diogu gainetik eta krema-geruza batekin amaituko dugu.
Edalontzi edo kopa txikiak plastikozko filmarekin estali eta hozkailuan gordeko ditugu bi orduz, zerbitzatu aurretik. Hozkailutik ateratzean, arbendol txigortuak edo turroi papurtua botako dizkiegu gainetik, apaintzeko.
Osagaiak (4 personas)
- -100 g papereko bizkotxo
- -200 g mascarpone gazta krematsu
- -50 g turroi bigun
- -150 ml kozinatzeko esne-gain likido
- -2 arrautza
- -30 g azukre
- -10 ml ardo gozo
- -100 ml laranja-zuku
- -10 g arbendol txigortu apaintzeko
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
