Osoko landare-ogitartekoa izokin ketuarekin
- Hasierakoa
- 5622 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 439 22%
- Azukreak
- 14g 16%
- Koipeak
- 3,7g 5%
- Koipeak saturatuak
- 0,5g 3%
- Gatza
- 2g 31%
Prestaketa
Piper erreak garbitu eta oliba-olioarekin, zerrendatan moztutako tipularekin eta brunoise eran moztutako baratxuri-aleekin zartaginean salteatuko ditugu su bizian. Gatza eman, izan dezaketen olioa iragazki batean iragazi, eta gorde egingo ditugu.
Ogiak luzetara ebaki eta piperrak salteatzeko erabilitako olioaren zurrusta bat botako diegu. Xerra finetan moztutako tomatea jarriko dugu, tomatearen gainean askotariko uraza-hosto batzuk, izokin ketua eta, azkenik, tipula, piper eta baratxuri salteatuak.
Ogitarteko osoa eta kalitate handikoa da: barazki freskoak (uraza, tomatea, piperra, tipula), osoko zereala (osoko ogia), kalitate handiko proteinak (izokina) eta gantz osasungarriak (izokina eta oliba-olioa). Fruta-anoa batez lagunduta, afari laster bikaina da, edo soluzio ona etxetik kanpo bizkor eta/edo erraz jan behar badugu. Â
Osagaiak (4 personas)
- 600 g zekale-ogi (4 opil)
- 150 g izokin ketu
- 200 g piper gorri erre
- Tipuleta bat
- 2 baratxuri-ale
- 50 g uraza
- 2 tomate
- 40 ml oliba-olio
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
