Ensalada de zanahoria con cebolleta y pimientos
- Lehenengo platera
- 3734 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

- kcal
- 244 12%
- Azukreak
- 11g 13%
- Koipeak
- 20g 29%
- Koipeak saturatuak
- 3g 17%
- Gatza
- 0,5g 8%
Prestaketa
Azenarioak zerrenda finetan moztu eta ontzi batean jarriko ditugu ur irakinetan (azenarioak estaltzeko adina) gatz pixka batekin, eta 30 bat segundoko irakinaldia emango diegu.
Galdarraztatu ondoren, txorrotako ur hotzetan freskatu eta gorde egingo ditugu.
Tipuletak zuritu eta piperrekin batera zatituko ditugu zerrenda finetan (juliana eran moztuta).
Entsalada-ontzi batean galdarraztatutako azenario-zerrendak jarriko ditugu, zerrenda finetan moztutako tipuleta eta piperrekin batera.
Olio-ozpina prestatuko da oliba-olioarekin, ozpinarekin eta gatzarekin, eta irabiatu egingo da saltsa homogeneo bat lortu arte. Ongarria kontsumitzeko unean gehituko da.
Plater honek antioxidatzaile, bitamina, mineral, ur eta zuntz ugari du. Azenarioa ur eta karbohidrato asko dituen barazkia da, eta beta-karoteno edo A probitamina ikaragarri duena. E bitamina izateaz gain, bi substantziek antioxidatzaile gisa lan egiten dute gure organismoan eta erradikal askeak neutralizatzen laguntzen dute. Hori dela eta, azenarioak maiz kontsumitzeak gaixotasun kardiobaskular eta degeneratiboen eta minbizien arriskua murrizten laguntzen du. Â Piperra da C bitamina gehien duen elikagaia, eta kozinatu gabe badago, beroarekiko sentibera den bitamina horren kontzentrazio guztiari eusten dio. Tipulak, bestalde, beste konposatu antioxidatzaile batzuk ditu. Beraz, entsalada honek bitamina, mineral eta gure osasuna babesten duten substantzia ugari ditu. Â
Osagaiak (4 personas)
- 400 g azenario
- 200 g tipuleta
- Piper berde bat
- Piper gorri bat
- Tipuleta
- 80 ml oliba-olio
- 20 ml ozpin
- Gatz pixka bat
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
