Idiazabal gazta eta txokolate zurizko mousse tarta

  • Postrea
  • 4011 visitas
Eskualdea
Nafarroa Nafarroa
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
1 eta 2 ordu bitartean
Idiazabal gazta eta txokolate zurizko mousse tarta

Descargar

/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Marrubiak garbitu, eta batzuek geroko utziko ditugu apaintzeko eta gainerakoa Arabar Errioxako ardo gorritan eta pare bat koilarakada azukrerekin beratzen jarriko ditugu ordubetez. Ondoren, xukatu eta birrindu egingo ditugu marrubia pure fin bat lortu arte Gorringoak eta zuringoak bereiziko ditugu. Zuringoak azukre-hautsarekin elur-punturaino harrotu eta gorde egingo ditugu. Gelatina-orriak berriz hidratatuko ditugu, ur hotzetan, 5 minutuz. Txokolate zuria Maria bainutan urtuko dugu esnegain apur batekin eta Idiazabal gazta zatitxoekin, eta epeldutakoan berriz hidratatu eta xukatu dugun gelatina desegingo dugu, gainerako esnegaina eta gorringoak gehituko ditugu, eta nahasketa homogeneo bat lortu arte irabiatuko dugu. Marrubi purea bota eta zertxobait nahastuko dugu. Ondoren, elur-punturaino harrotu ditugun zuringoak gehituko ditugu mugimendu leunekin eta inguratzaileekin. Oinarrian aurrez labean sartutako brise pasta duen moldera isuriko dugu eta 3 edo 4 orduz izozkailuan sartuko dugu. Gainerako marrubiekin eta epeldutako txokolate estaldura-hari batzuekin apainduko dugu, marrubien gainean hariak solidotuta gera daitezen. Idiazabal gaztaren eta txokolate zuriaren mousse tarta mamitu ostean, hozkailuan pausatzen utziko dugu mahaira ekarri arte.

Osagaiak (4 personas)

  1. 150 g urteko Idiazabal gaztan
  2. 300 g marrubin
  3. 50 ml Arabar Errioxako ardo gorri gaztean
  4. 30 g azukren
  5. 200 g txokolate zurin
  6. 50 g txokolate beltzn
  7. 1 brise pasta-xaflan
  8. 150 ml harrotzeko esnegain
  9. 40 g azukre-hautsn
  10. 3 arrautzan
  11. 4 gelatina-orrin

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/