Krabarroka-pudinga pikillo-piperrekin eta mendrezkarekin.
- Hasierakoa
- 0 View visita
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

Prestaketa
Olio pixka bat botako dugu zartaginera, eta baratxuri xerratuak arinki gorrituko ditugu.
Piperrak eta gatza botako dizkiogu, eta tapa jarrita ordu erdiz utziko dugu su txikian, noizean behin nahastuko dugularik.
Atera eta gorde.
Krabarroka-pastela katilu batean jarriko dugu.
Piperrak sukaldeko paper xurgatzailean lehortuko ditugu, eta txiki-txiki egingo ditugu guraizearekin.
Pastelarekin nahastuko dugu eta koilararekin irabiatuko dugu ondo txertatuta geratzen den arte.
Pastela ilargierdi formako plater batean aurkeztuko dugu.
Gainean mendrezka-xerrak jarriko dizkiogu.
Ogi txigortuz betetako katilu batekin zerbitzatuko dugu.
Motak eta aholkuak:
Txigortutako ogi-xerra bat pastelaz igurtz dezakezu, eta gainean mendrezka-lamina bat jarri, kanape moduan.
Aurkezteko modu original bat aho zabaleko pastelgintzako mahuka bat pastelarekin bete eta tostada bakoitzaren gainean tontor txikiak egitea da.
Entsalada nahaste baten erdian pixka bat jarrita zerbitza daiteke ere, lehen plater gisa.
Osagaiak (4 personas)
- bi erretilu EROSKI SELEQTIA krabarroka-pudinga
- EROSKI SELEQTIA pikillo-piperren poto bat
- EROSKI SELEQTIA mendrezka-lata bat
- 2 baratxuri-ale
- oliba-olioa
- gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
