Kuiatxozko espagetiak gazta-saltsa leunarekin

  • Lehenengo platera
  • 6992 visitas
Zailtasuna
Zailtasun txikia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Prezio baxua
Prezio baxua
Nutrizio-sailkapena
Kuiatxozko espagetiak gazta-saltsa leunarekin

Descargar

kcal
376 19%
Azukreak
6,10g 7%
Koipeak
31,00g 44%
Koipeak saturatuak
11,00g 55%
Gatza
0,93g 15%
1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Txikitu xarlotak kubotxo txikietan eta erregosi lapiko batean olio pixka batekin. Gehitu Brie eta Camembert gaztak, kubotan ebakita, esnea eta espeziak. Utzi egosten 10 minutuz su ertainean, gaztak urtu arte, eta txikitu. Garbitu kuiatxoa eta espiralgailu batetik pasa espageti-forma lortzeko. Erantsi olioa zartagin batean eta salteatu su bizian 2 minutuz. Zerbitzatu espagetiak gazta-saltsa eta birrindutako anakardoak gainetik gehituz, nahierara.
Barazkiak jateko modu dibertigarria da, gure plateretan egunean hainbat aldiz egon behar baitira. Nutrizio-propietateak. Plateraren nutrizio-kalitatea ertaina da, gaztek ematen duten gantz eta gantz-azido ase kantitateagatik, eta esne-koipeak arrisku kardiobaskularreko faktorea ez dela dirudien arren, saltsa honen kontsumoak ez luke ohikoa izan behar.

Osagaiak (4 personas)

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/