Legatz takotxoa erreta eta gozatua, zereal itsas-gisatu gainean
- Bigarren platera
- 2860 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
Ebakiko dugu tipulina brunoisse erara baratxuriarekin eta arin frijituko dugu kazola baxu batean oliba-olioarekin. Ur hotza duen bol batean algak berridratatuko ditugu 10 minutuz. Baratxuria eta tipulina pixka bat egin ostean, txorizero piperra, laukitxotan zatitutako tomatea botako dugu eta guztia su eztitu.
Tomatea desegiten hasten denean, arroza botako diogu eta eragingo diogu minutu batez, olio errea har dezan.
Fumet beroa botako diogu pixkanaka eta aldian behin eraginez, arroza saldarik gabe gera ez dadin, arroz krematsu baten testura geratzen den arte. Egosketa hau su suabean egingo da 16 bat minutuz. Utziko dugu pausatzen minutu batez, bero-bero zerbitzatu aurretik (egiten bukatu baino pitin bat lehenago itsaski zuritu zati batzuk gehi diezazkiokegu, itsaso-zapore indartsuagoa emateko).
Legatz-takotxoak prestatuko ditugu kanpotik pixka bat gazituta eta oliba-olioz igurtzita.
Erreko dugu plantxan edo ez-itsasteko zartagin batean buelta ta buelta, kanpotik egiteko, eta barrutik juxtu izan dezan ukitu arrosa, gehiegi pasa gabe.
Itsas-gisatuaren gainean jarriko dugu, eta berehala zerbitzatuko dugu perrexil-olio eta gatz ukitu batekin.
Osagaiak (4 personas)
- -600 g legatz-solomo
- -40 ml oliba-olio birjina estra
- -5 g perrexil fresko txikitu
- -4 g gatz
- Itsas gisatua egiteko:
- -250 g bonba arroz
- -½ litro fumet
- -50 g tipulin
- -Baratxuri-ale bat
- -1 tomate heldu ez oso handi
- -Piper txorizeroaren muin koilarakada bat
- -60 ml oliba-olio gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
