Sagar erreak
- Postrea
- 4097 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

- kcal
- 111 6%
- Azukreak
- 17g 18%
- Koipeak
- 4,2g 6%
- Koipeak saturatuak
- 2g 11%
Prestaketa
Sagarrak oso ondo garbituko ditugu. Bihotz-kentzeko gailu batekin edo puntadun labana batekin bihotza kenduko diegu sagarrei, oso hondora zulatu gabe. Sagarraren goialdeko herenean luzetarako ebaki bat egingo dugu, azala soilik moztuz.
Labeko erretilu batean jarriko ditugu. Sagar bakoitzaren zuloan azukrea botako dugu, eta gainetik gurin pixka bat jarri. Aldez aurretik berotutako labean sartu eta erreta daudenean atera (30 bat minutu, sagar-motaren arabera). Erreta dauden jakiteko, jostorratz batekin zulatuko dira aldamen batean: jostorratza ondo sartzen bada, puntuan daude. Hotzak edo epelak zerbitzatzen dira erreketako zukuekin.
Sagarra fruta bikaina da. Askotariko ezaugarriak ditu, eta nabarmentzekoa da azukre, zuntz, sodio, potasio, fosforo eta C eta B bitaminen ekarpena. Oso lagungarria da hainbat digestio-arazotarako: azidotasuna, beherakoa edo gastroenteritisa. Â Kasu honetan erreta eta azukrea eta gurina gehituta zerbitzatzen dira. Horrek, alde batetik, errezetaren proteina-balioa eta kaltzio-ekarpena handitzen ditu gurinaren bidez; baina, bestetik, koipe- eta azukre-kantitatea ere handitu egiten du. Â Neurrian kontsumitu behar dira. Â
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
