Mollet arrautzak ziazerbarekin eta mornay saltsa gratinatuarekin

  • Lehenengo platera
  • 5220 visitas
Zailtasuna
Zailtasun ertaina
Denbora
30 minututik ordubetera
Prezio
Prezio
Mollet arrautzak ziazerbarekin eta mornay saltsa gratinatuarekin

Descargar

kcal
392 20%
Azukreak
8,35 9%
Koipeak
28,18 40%
Koipeak saturatuak
13,25 66%
Gatza
1,03 17%
3/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 200 ºC-tan berotzen jarri. Tipula zuritu eta kuboetan ebaki.  Gurina zartaginera bota eta urtzen denean, tipula eta gatza gehitu. Urre-kolore apur bat hartu arte frijitu.  Ziazerbak gehitu eta beste 2 minutuz sueztitu. Eltze handi batean ur ugari ipini, eta Irakiten hasten denean, arrautzak sartu kontuz, apur ez daitezen.  5 minutuz egosi. Eltzetik atera, ur hotzetan freskatu eta zuritu. Gorringoak esne-gainarekin irabiatu. Gorde. Gurina ontzi batean sartu eta urtu. Ondoren, tipula gehitu eta urre-kolorea hartu arte sueztitu.  Irina gehitu eta 2 minutuz egin, hagaxka batzuen laguntzarekin. Esnea irabiatzeari utzi gabe isuri bi txandatan, gatz-piperreztatu eta intxaur muskatuarekin ondu.  10 minutuz egin hagaxkekin irabiatzeari utzi gabe, krema koipetsua, leuna eta pikorrik gabekoa lortu arte. Gazta arraspatua gehitu eta irabiatzeari utzi gabe egin, gazta urtu eta saltsan integratu arte. Sutik kendu eta gorringoak nahastu. Sutara berriro eraman eta irabiatzeari utzi gabe egin ia irakiten hasi arte, baina ez utzi irakiten. Ziazerbak eta tipula laberatzeko erretilu batean ipini, arrautzak gehitu eta bexamel-saltsarekin estali, gruyere gaztarekin hautseztatu eta 5 minutuz edo urre-kolorea hartu arte labean erre. Berehala zerbitzatu.

Osagaiak (4 personas)

  1. 8 Eroski SELEQTIA arrautza
  2. 2 tipula
  3. 50 g gurin
  4. 500 g ziazerba
  5. 3 koilarakada Gruyere gazta arraspatua
  6. gatza
  7.  
  8. Mornay saltsarako
  9. 2 arrautza-gorringo
  10. 40 g gurin
  11. tipula txiki bat, xehatua
  12. 40 g irin
  13. 500 ml esne
  14. 100 g Gruyere gazta arraspatua
  15. 3 koilarakada esne-gain
  16. piperbeltz zuri birrindua ontzeko
  17. intxaur muskatua
  18. gatza

¿Algo que decir? Deja tu comentario:

Comentarios

Actualmente no hay ningún comentario.

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/