Noodle japoniarrak
- Lehenengo platera
- 6563 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

Prestaketa
Katilu batean jarriko ditugu soja-saltsa, arroz-ozpina, jengibrea, gatz pixka bat eta piperbeltza. Tipula eta baratxuria frijitu, eta gerorako gordeko ditugu. Barrengorriak eta piperrak frijituko ditugu, eta katilu batean jarriko ditugu, soja-saltsarekin eta arroz-ozpinarekin. Gerorako gordeko dugu.
Noodle-ak ur irakinean egosiko ditugu, paketean jartzen duen denboraz. Ur hotzarekin xukatuko ditugu, eta 1 edo 2 koilarakada sesamo-oliorekin nahastu, itsats ez daitezen.
2 koilarakada sesamo-olio berotuko ditugu zartaginean, su ertainean. Baratxuria eta tipula erantsiko ditugu. Tipula bigundu arte frijituko ditugu.
Piper eta barrengorri marinatuak botako ditugu, eta 5-6 minutuz salteatu. Noodle-ak botako ditugu, eta dena irabiatu, osagaiak ongi nahasteko. Noodle-ak banakako katiluetan zerbitzatuko ditugu, eta sesamo-haziekin apaindu.
Osagaiak (4 personas)
- 1 pakete King Soba noodle, gehien gustatzen zaizun barietatekoak
- 3-4 koilarakada sesamo-olio
- 3 baratxuri-ale
- ½ tipula
- 3 katilu barrengorri
- 1 piper gorri
- 3 koilarakada soja-saltsa
- 2 koilarakada arroz-ozpin
- ¼ koilarakada jengibre-hauts
- Sesamo-haziak
- gatza
- piperbeltza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
