Patata betea, piperrekin eta urdaiazpiko egosiarekin edo onduarekin
- Bigarren platera
- 5148 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun hasiberrientzat
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean
Prestaketa
Garbitu eta egosi patatak osorik 10 minutuz. Xukatu eta utzi hoztera. Erregosi tipula eta azenarioa. Gehitu piperrak txikituta, eman gatza eta egin 10 minutuz. Moztu urdaiazpiko egosia puska txikitan, eta gehitu barazkiei. Gorde geroko. Erdibitu patatak luzetara, eta hustu. Nahasi patataren mamia barazkiekin eta urdaiazpikoarekin. Jarri patatak ontzi batean, eta bete nahasketarekin; bitartean, berotu labea 180ºC-an. Banatu gazta gainetik, eta sartu labean 20 minutuz.
Osagaiak (4 personas)
- 4 patata ertain-handi
- 2 lata EROSKI basic piper gorri
- azenario bat
- tipula bat
- 125 g EROSKI urdaiazpiko egosi estra
- 80 g gazta gainerretzeko erabiltzeko
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
