Soba tallarinak Eusko Label zerba salteatuekin eta txipiroi-zoparekin
- Bigarren platera
- 3753 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 30 minututik ordubetera

Prestaketa
Txibiei erraiak eta azala kendu eta zerrenda finetan moztuko ditugu. Tipula, azenarioa eta bertako zerbak ere zerrenda finetan moztuko ditugu
Kazola bat sutan jarriko dugu arrain-saldarekin eta irakiten hasten denean, soba tagliatelleak gehituko ditugu, zurezko koilara batekin irabiatuko dugu eta egosi ostean sutatik kenduko ditugu, xukatu eta sutatik kanpo pausatzen utziko ditugu, olio apur batekin igurtzita.
Soba tagliatelleak egosi ditugun arrain-salda gordeko dugu.
Kazola zabal batean tipula, baratxuri, azenario-zerrendak eta zerbak salteatuko ditugu oliba-olio berotan. Bero nahikoarekin salteatzeko etengabe nahastuko ditugu, kanpotik ondo egin eta barrutik "al dente" egoteko. Berdura egiten hasten denean, txibia-zerrendak gehitu eta soja-saltsa Arabako ardo zuria, txibia-tinta apur bat eta pasta egin dugun arrain-saldaren zati bat botako dugu.
Berotu bat emango diogu guztiari eta unean bertan zerbitzatuko dugu txikitutako tipulin-kimu batzuk soba tagliatellekin nahastuta.
Osagaiak (4 personas)
- 200 g soba tagliatelleaknn
- 300 g txibia garbin
- 60 g tipulan
- 2 baratxuri-alen
- 100 g bertako zerban
- 60 g azenarion
- 30 ml oliba-olion
- 20 ml soja-saltsan
- Tipulin-zurtoinn
- Arabar Errioxako ardo zurian
- Gatza
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
