Tofu-kubotxo erreak soja-saltsarekin eta sesamo txigortuarekin
- Hasierakoa
- 7008 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun txikia
- Denbora
- 30 minutu baino gutxiago

Prestaketa
Tofua lehortu eta 1 cm-ko kubotxoetan moztuko dugu. Zartagina berotu, eta sesamoa txigortuko dugu, oliorik erabili gabe. Gerorako gordeko dugu. Zartagina oraindik bero dagoela, tofu-kubotxoak su ertainean frijituko ditugu, alde guztietatik txigortzen diren arte. Ondoren, soja-saltsarekin itzaliko dugu, eta zartagineko hezetasuna lurrundu arte egosi. Amaitzeko, sesamo-hazi txigortuak botako dizkiogu. Entsalada batekin lagun daiteke, edo tofu-kuboak barazkiekin, arrozarekin edo pastarekin batera kozinatu.
Osagaiak (2 personas)
- 200 g Tukan tofu natural
- 3 koilarakada oliba-olio
- 5 koilarakada soja-saltsa
- 2 koilarakada sesamo-hazi txigortu
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
