Turroi-mousse eta pistatxo mokadutxoak

  • 2468 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Turroi-mousse eta pistatxo mokadutxoak

Descargar

kcal
415 21%
Azukreak
17,79g 20%
Koipeak
29,94g 43%
Koipeak saturatuak
11,67g 58%
Gatza
0,51g 8%
/5 izar. 0 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Birrindu turroia. Ontzi batean esne-gaina su ertainean jarri eta turroia erantsi. Su ertainean mantendu etengabe mugituz, turroia esne-gainean desegin arte. Txikitu eskuko irabiagailuarekin, pikor guztiak desegiteko. Katilu handi batean jarri, film paperarekin estali eta utzi hozten 4 orduz, gau osoan bada hobe. Zerbitzatzeko orduan, hozkailutik atera eta hagatxoak dituen irabiagailuarekin irabiatu, nahasketa harrotu arte. Harrotu zuringoa gatz pizka batekin eta nahastu turroi-kremarekin, mugimendu biribilak eginez. Sartu izar formako ahoa duen mahuka batean eta bete tartaletatxoak. Hautseztatu pistaxo txikituak turroi-moussaren gainean.
Gabonetako otorduetarako hasierakoa, gozo eta gazi nahasketa originala, sasoiko produktu izarra aprobetxatzen duena. Errezetaren osagaiak kontuan hartuta, saiatu gainerako hasierakoetan barazkiak eta frutak jartzen, nutrizio-kalitatea orekatzeko. Alderdi nutrizionalak. Noizean behin jateko prestaketa da, izan ere, kaloria-kantitate handikoa da duen gantz kantitatea dela eta. Hala ere, kontuan izan behar dugu fruitu lehorren gantza bihotzerako osasungarria dela, eta esne-gainarena murrizteko lurrundutako esnea erabil dezakegula.

Osagaiak (12 personas)

Completa tu menú

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/