Txerri iberikoa strogonoff eran, sagardo eta koko-esne saltsarekin
- Bigarren platera
- 3795 visitas
- Zailtasuna
- Zailtasun ertaina
- Denbora
- 1 eta 2 ordu bitartean

Prestaketa
Haragia zati berdinetan moztu, eta gurin eta olio pixka batekin sueztitu, kanpotik horitu arte. Gerorako gorde.
Tipula, baratxuri-alea eta barrengorriak xerra finetan moztu, eta haragia egiteko erabili dugun zartaginean edo eltzean salteatu.
Su ertainean kozinatzen jarraitu, eta sagardoa eta koñaka bota. Gero, saltsa murrizten utzi, alkohola lurruntzeko.
Behin alkohola lurrunduta, koko-esnea bota, eta koilarakada bat ziape, saltsari ukitu berezia emateko.
Nahastu dena, eta kozinatzen utzi pare bat minutuz, testura har dezan.
Gordetako haragia erantsi, eta baita zukua ere, bota badu. Gatza eta pipermina nahierara bota, eta dena nahastu.
Su ertainean utzi, 30-40 minutuz. Saltsa loditzen hasten dela ikusiko dugu. Nahi dugun puntua hartu arte utziko dugu.
Zerbitzatzean, saltsaz eta pilaw arrozaz osatutako garnizioaz lagunduko dugu.
Osagaiak (4 personas)
- - 600 g txerri iberiko, gisatzeko
- - 200 ml Eusko Label sagardo
- - 50 ml koñak
- - 100 g barrengorri
- - 100 g tipula
- - 250 ml koko-esne
- - 20 g gurin
- - 100 ml oliba-olio
- - 4 g gatz
- - Piperbeltza
- - Pilaw arroza garniziorako
Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/
