Txokolate-tarta

  • Postrea
  • 7252 visitas
Zailtasuna
Zailtasun handia
Denbora
30 minutu baino gutxiago
Txokolate-tarta

Descargar

5/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Prestatu erabiliko duzun moldea. Horretarako, moldea gurinarekin koipeztatu eta irineztatu. Kendu soberan geratzen den irina.   Txokolatea xehatu eta gurinarekin batera ontzi batean ipini su ertainean. Maiztasunarekin eragin urtu eta egitura uniformea lortu arte.  Gorde. Beste katilu batean, ipini arrautzak, azukrea, gatza eta banilla, eta irabiatu guztia integratu arte. Jarraian, txokolate urtua gehitu eta masarekin integratu arte nahastu.  Irina eta legamia gehitu, eta nahastu berriro gainerako osagaiekin integratu arte. Moldera bota eta laberatu 35 minutuz. Denbora igarota, atera labetik eta moldean hozten utzi 10 minutuz. Moldetik atera eta utzi erabat hozten sareta baten gainean. Bizkotxoa hozten den bitartean, prestatu estalkia. Horretarako, esne-gaina ontzi batean sartu eta irakiten ipini, gehitu txokolate xehatua eta eragin disolbatu arte. Jarraian, gurina gehitu eta eragin gelditu gabe masa uniformea, lisoa eta distiratsua geratu arte.   Estaldu bizkotxoa txokolate-estalkiarekin.

Osagaiak (10 personas)

  1. 375 g Eroski postretarako txokolate
  2. 140 g gurin
  3. 5 arrautza
  4. 170 g azukre
  5. 1 koilaratxo gatz
  6. 1 koilaratxo banilla-aterakin
  7. 100 g irin
  8. 1 koilaratxo legamia kimiko
  9. Estaldura:
  10. 200 g estaltzeko txokolate xehatu
  11. 180 ml Eroski harrotzeko esne-gain likido
  12. 40 g gurin

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/