Betidanik eta betirako

Osasunarekin eta
jasangarritasunarekin
konprometituta

Kontsumo arduratsua sustatzea

Informazio gehiago →

EROSKIn hasieratik uste izan dugu denda dela elikadura ona eta kontsumo arduratsua sustatzeko aukera ematen digun lekua.

Gaur, osasunarekiko eta jasangarritasunarekiko 10 konpromisotan jaso dugu uste sendo hori, eta haiek erakusten digute jarraitu beharreko bidea.

Betidanik eta betirako, benetan garrantzitsua den horretan egiten dugu aurrera.

Gure 10 konpromisoak

Elikagaien segurtasunarekin inplikatzea

1. Elikagaien segurtasunarekin inplikatzea

Produktuen trazabilitatea eta freskoen hotz-katea mantentzen dela kontrolatzen dugu. Gainera, prebentzioko kalitate-plana dugu eta hari jarraikiz urtean 11.000tik gora produktu-analisi egin eta 400 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu.

Elikadura orekatua sustatzea

2. Elikadura orekatua sustatzea

Gure marketako produktuetan, gehiegi kontsumituz gero osasunerako kaltegarriak diren mantenugaiak murrizten ditugu, eta dituzten koipe aseen kalitatea hobetzen dugu. Hala, 2020aren bukaeran gure produktuetatik batek ere ez du izango palma-oliorik.

Haurren gizentasuna prebenitzea

3. Haurren gizentasuna prebenitzea

Elikadura orekatua sustatzen dugu, gehiegi kontsumituz gero osasunerako kaltegarriak diren mantenugaiak murriztuz eta haien kalitatea hobetuz gure marketako 35 haur-produktutan baino gehiagotan. Horrez gain, 2025erako bi milioi t'erdi haurri eta haien familiei eman izango diegu bizitza-ohitura osasungarriei buruzko prestakuntza.

Nutrizio behar espezifikoei arreta ematea

4. Nutrizio behar espezifikoei arreta ematea

Behar espezifikoak dituztenek gure dendetan elikatzeko behar duten guztia aurki dezatela nahi dugu. Horregatik, glutenik gabeko 3.000 produktu ere eskaintzen ditugu.

Kontsumo arduratsua sustatzea

5. Kontsumo arduratsua sustatzea

Elikadura jasangarria izatea errazten dugu, gure prozesu, denda eta produktuen ingurumen-inpaktua murriztuz, eta iaz soilik, 4.700 tona elikagai baino gehiago eman genizkion 48 gizarte-erakunderi. Produktu ekologikoak, gehigarri artifizialen murrizketa eta animalien ongizatea sustatzen ditugu

Bertako produktu gehiago eskaintzea

6. Bertako produktu gehiago eskaintzea

Gure denden ingurune sozial eta ekonomikoa garatzen laguntzen dugu, tokiko 20.000 produktu baino gehiago eskainiz, 2.000 ekoizle txikirekin elkarlanean.

Osasuntsu jaten laguntzea, prezio onean

7. Osasuntsu jaten laguntzea, prezio onean

Prezio onak ditugu elikadura orekatua eta arduratsua izateko behar diren produktuetan, eta aurrezki pertsonalizatuko proposamenak garatzen ditugu gure bazkideentzat.

Argitasunez eta gardentasunez jardutea

8. Argitasunez eta gardentasunez jardutea

Modu argian eta gardenean dihardugu, eta beti jasotzen dugu bazkideen, langileen eta bezeroen parte-hartzea, baita beste interes talde batzuena ere. Gure konpromisoak eratzeko, 5.000 pertsonak baino gehiagok hartu du parte.

Langile garen aldetik gure burua zaintzea

9. Langile garen aldetik gure burua zaintzea

Prestakuntza jasotzen dugu osasunaren, ongizatearen eta kontsumo arduratsuaren arloan, gure bizi-kalitatea hobetu eta bezeroari arreta hobea emateko.

Bizimodu osasungarriagoa sustatzea

10. Bizimodu osasungarriagoa sustatzea

Osasunaren eta jasangarritasunaren inguruko kalitatezko informazioa sustatzen dugu, duela 40 urtetik baino gehiagotik, 5 milioitik gora irakurle dituzten Consumer aldizkariarekin eta www.consumer.es webgunearekin. Gure aholkularitza-programa pertsonalizatua EROSKI Clubeko 500.000tik gora bazkideengana iritsiko da.


Warning: Undefined array key "fromApp" in /home/eroskiweb/fuente/html/wordpress/wp-content/themes/eroski/footer.php on line 81