Pertsona guztiek izan beharko lukete elikagai seguruak eskuratzeko aukera. Horregatik, 11.000tik gora produktu-analisi egiten eta 400 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu urtean.
Konpromisoa dugu elikagaien segurtasunarekin, eta horregatik produktuen trazabilitatea eta freskoen hotz-katea mantentzen dela kontrolatzen dugu. Gainera, prebentzioko kalitate-plana dugu eta hari jarraikiz urtean 11.000 produktu-analisitik gora egin eta 400 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu.
Produktuen trazabilitatea zaintzen dugu
jatorritik dendara arteko bide osoan produktuak zaintzen ditugu.
Hotz-katea bermatzen dugu
Hornitze-prozesuan, hau da, garraiatzean, biltegiratzean nahiz dendan manipulatzean, hotz-katea inongo unetan hautsiko ez dela bermatzen dugu. Hala, produktuak egoera ezin hobean eta propietate guztiekin eskuratu ahal izango direla ziurta dezakegu.

Gure marketako elikagai-produktuen segurtasunaren erantzule gara
Eta horregatik ikuskatzen, aztertzen eta kontrolatzen ditugu egunero, eskakizun-maila handienekin gainera
- Gure ekoizleen %Â 100 homologatzen dugu. Iaz, 300 hornitzaile baino gehiago ikuskatu genituen.
- Eta, gainera, etengabe egiten dugu produktuen kalitate-kontrola. 2017an 11.300 analisi mikrobiologiko eta fisiko-kimiko egin ziren.